jueves, julio 05, 2012

Cómo decir/te/me en otras lenguas

(con traducción a lengua, hermosamente, extraña)

[Desira objektuaren lehen deskribapen fenomenologikoa]

Emakume bat irekitzen da izara baten aurrean. Kolorea begi-ninietan barrena sartzen da. Usaina poro bakoitzetik. Begia, ondoren gorputza erreka bilakatzen da. Objektu distiratsua, erasoan.

Othra-k itsusitasuna ezagutzen du, lehen aldiz bertan sartzen da, luze maitatutako aurpegitik barrena. Silueta, begiak, aurpegia ezustean bezala azaldu eta delineatzen, azidoa bezala, ulertezina dena mingain puntan bezala. Urteak ageri dira, denbora, zimurrak. Barru-barruko tristura hori. Haragiaren benetako egia azaltzen da, estalkirik gabe, maitasunik gabe, abizenik gabe. Errealitateak erasotzen du. Othra-k objektua ez du ezagutzen, desikasten du, begiradaren lehen aldira itzuli eta harreman osoa ukatzen du. {{{{{{Dar-dar}}}}}} egiten du gorputzak barnean lore bat bezala hazten ari den ukabil horren aurrean duen beldur gozagarriaz.

2 comentarios:

Aitzole dijo...

Oso ederra!!! zu bezala Sayak ;P

Grande!!!!!!!!

Miss Violence dijo...

Eskerik asko, preciosa!!!

Muxu bat!